Etxarri Aranatz

CONVOCATORIA DE LA COMISION DE URBANISMO

Etxarriko Udalak  Hirigintza Planean aldaketa puntual pormenorizatu batzuk egiteko asmoa du.

Izan ere, eguneroko hirigintzako baimen-emateetan eta kudeaketan ikusi dugu behar hori badagoela;  adibidez, etxeen koloreari dagokionez, edo interpretazio desberdinak izan ditzaketen puntu batzuei dagokionez.

Aldaketak proposatzeko eta aztertzeko, Hirigintza Batzordea  deitu behar dugu, eta bertan edozein etxarriarrek parte har dezake. 

Beraz, parte hartu nahi baduzu, erantzun umezu honi, deitu udaletxera, edo bidali mezu bat alkatetza@etxarriaranatz.eus helbidera. Eman abisua urtarrilaren 15a baino lehen. 

AYUNTAMIENTO DE ETXARRI ARANATZ
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAVARRA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus