Etxarri Aranatz

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO GREBA. EMAKUMEOK KALERA!

MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO GREBA. EMAKUMEOK KALERA!

Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean.

Aurtengo martxoaren 8an, Emakume Langileen Nazioarteko Egunean, Euskal Herriko mugimendu feministak, sindikatuek eta hainbat eragile politikok bat egin dugu EMAKUMEOK PLANTO aldarriarekin, emakumeak mendean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko.

Sistema honek sexuaren araberako lan-banaketa bultzatzen du, eta ezkutatu eta gutxietsi egiten ditu bai feminizatutako ogibideak, bai bizitzaren iraunkortasunarekin eta zaintzarekin lotutakotako lanak. Jada “ez gaudela krisian” esaten digute, baina erreprodukzio sozialaren krisia erroturik dugu gurean. Bizitzaren prekarizarioa orokortzen eta larritzen ari da. Egoera honetan, bizitzen sostengua eta zaintza berriz ere etxeen esku gelditu da, zehazki, emakumeek egiten dugun lan ikusezinaren esku.

Testuinguru honetan, hainbat indarkeria moldek (sexista, arrazista eta klasista) zeharkatzen dituzte gure gorputzak; eta, gainera, hedabideek emakumezkoen irudiak sexu-objektu gisa erabiltzen dituzte, eta estereotipo sexistak sistematikoki zabaltzen dituzte.

Bazterketa prozesuen areagotzea bizi dugu. Jada gatazka ez da “dutenen” eta “ez dutenen” artean ematen. Egungo bazterketa prozesuak jatorria, sexua, arraza eta beste hainbat ezaugarrietan oinarritzen dira.

Horregatik guztiagatik, Etxarri Aranazko Udalak bat egiten du martxoaren 8ko greba feministarekin, eta mugimendu feministak herrian antolatutako ekimenetan aktiboki parte hartzeko deia luzatzen dugu.

EMAKUMEOK KALERA!

AYUNTAMIENTO DE ETXARRI ARANATZ
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAVARRA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus