Etxarri Aranatz

ROMERIAS DE SAN KIRIKO y SAN ADRIN 2018

 

DENOK PRESTATU, DENOK GOZATU

èEz utzi erromerien prestaketan etxeko andreen esku. Denok inplika gaitezen!!

 

ONGI PASA PASATU GABE

èAlkoolaren kontsumo arduratsua egitea gomendatzen da.

èUdalak ardoaz gain mostoa ere banatuko du.

 

ERASORIK EZ

èEtxarri Arantzen ez dugu eraso matxistarik edo bestelakorik onartzen.

 

BAZTERRAK GARBI-GARBI UTZI

èZabor guztiak jaso.

èEz utzi inon zikinkeria-arrastorik.

èMahaiak eta bestelako tresnak hurrengo egunerako jaso.

 

HONDAKINAK ONGI SAILKATU

èOtorduetako hondakinak ongi sailkatu. Udalaren mahaian poltsak eskura egongo dira.

èGogoratu: edukiontzietan ontzi arinak eta errefusa poltsa transparenteetan, eta organikoa poltsa biodegradableetan

 

AHALIK ETA KOTXE GUTXIEN SAN ADRINEN

è Kotxeak konpartitu. Segurtasun arrazoiengatik komeni da basoan ahalik eta kotxe gutxien egotea.

èAparkatzean ez kendu tokia oinezkoei,  eta utzi pasa beste kotxeei.

è Autoekin bideetatik ez atera, ezpondak ez kaltzeko eta lohirik ez sortzeko.

è Arratsaldean  komeni da herrira joan nahi duten kotxeak udalaren kamioaren aurretik ateratzea (19:00ak baino lehen), gero oztoporik ez sortzeko.

 

SUA, NEURRIAN

èSuak konpartitu, basoan ahalik eta kalte gutxien sortzeko.

èEz surik egin zuhaitz txikien ondoan, suak estres hidrikoa eragiten duelako.

 

EKAINAK 16, ALTSASUKOAKASKE

è14:00etan Aurrera Altsasu kanta kantatuko dugu, elkartasunez. Tarte horretan udal zerbitzuak eten egingo dira.

 

Ongi pasa!!

AYUNTAMIENTO DE ETXARRI ARANATZ
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAVARRA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus