Etxarri Aranatz

ETXEETAKO EGUR LOTE SOLTEAK 2017

Etxarri Aranazko Tokiko Gobernu Batzordeak 2017ko martxoaren 10ean, Baso komisioaren oniritzia izan eta gero erabaki du honako  etxeetarako egur-lote solteak emateko zerrenda sortzeko araudia onartzea.

EGUR-LOTE SOLTEAK EMATEKO ZERRENDA SORTZEA

Helburua

Araudi honen helburua da urtean zehar bakarka sor litezkeen loteak (etxeko egur-loteetatik kanpo sortzen diren zuhaitz edo adar eroriak...) era garbi eta antolatu batean kudeatzea.

1.-Mendian eroriak dauden zuhaitzak edo adarrak lote solte moduan hartzeko interesa duten herritarrek zerrenda batean izena emateko aukera izango dute, Udalak urtero bando bidez iragarriko duena. Lote horiek Udalak markatutakoak

Prozedura

2.-Zerrenda horretan izena emateko aukera urtero eskainiko da etxeetako egurren loteekin batera, horrela bestelako bakarkako mendi-ustipenak egiteko aukera eskainiz.

3.-Izena eman dutenekin zozketa publiko bat egingo da hurrenkera zehazteko, udal idazkariak zertifikatua, bando bidez iragarriko den ordu eta egunean.

4.-Zuhaitza edo adar solteak  sortzen direnean, basozainek markatuko dituzte, eta Udalak zerrendako lehendabizikoari deituko dio interesatzen zaion jakiteko. 48 ordu izango du erabaki hartzeko eta nahi ez badu hurrengoari deituko zaio. Bakoitzari hiru dei egingo zaizkio 6 ordutan, telefonoa hartzen ez badu hurrengoari deituko zaio. Udalak zuhaitz bat kentzea oso urgentetzat joko balu, 24 orduko epea eman lezake erantzuna emateko.

5.-Deitutakoa, lotea hartu edo ez, zerrendako azken postura pasako da. Urgentziako kasutan ezezkoak ez du zerrendaren eraginik izango.

Zuzenean emandako loteak

Herritarren batek Udalak markatu edo detektatu gabeko egur solteren baten berri ematen badu,  herritar horrek lehentasuna izango du eta lotea zuzenean emango zaio. Eskaera idatziz egin beharko da, eta lehentasun hori urtean  behin bakarrik izango du. Lotea zuzenean jaso duen herritarra lote solteen poltsan badago, azkeneko posizioara pasatuko da.

Baldintzak:

Honako baldintzak hauek bete beharko dira lote soltea eskatzeko:

-Herritarra enpadronatua egon behar da, gutxienez bi urteko antzinatasunaz eta urtean bederatzi hilabetetan herrian bizitzea gutxienez. Eskatzailea adinez nagusia edo adinez txiki burujabetu nahiz juridikoki zilegitua izan behako da.

-Eskatzaileak ez du Udalarekin zorrik izan behar. Onuradunak dituen betebehar fiskalak eguneratuak iza beharko ditu.

-Eskaera idatzia egin behar da udal erregistroan.

-Prezioa udal langileak jarriko du: Udal langileak baloratuko du lotea eta prezioa balore horren bikoitza izango da.

-Ezin izango dute familia bakoitzeko bat baino gehiagok izena eman.

- Egur lotearen esleituak, egurra bere aprobetxamendurako bakarrik  jasoko du, ezin izango du inola ere, egurra saldu

- Ezinezkoa da zuhaitzak bere arramekin arrastaka ateratzea. Kalterik sortuz gero lotearen jabea izango da erantzulea.

- Pistara eta ezpondara eroritako arramak ere kendu beharko dira.

- Baimena emanda hilabete bat izango du esleidunak egurra ateratzeko, bestela kontzesioa galdu eta hurrengo eskaerari pasako zaio. Zenbait kasutan, eta arrazoitua bada, Udalak hilabete hori luza lezake, beste data bat jarriz.

Egurra ateratzeko mendia lehorra egon beharko da. Aurretik udal langilea abisatu behar zaie lanak egiteko baimentzeko.

 -Bideak eta mendia ez kaltetzeko, eguraldi txarra dagoenean eta egun euritsuak direnean ezin izango da mendian lan egin.

- Lotearen esleituak ardura osoa bere gain hartuko du, bai berak hartu dezakeen kaltez edota beste pertsonei sor diezaiokeen kaltez. -Era berean, istripuak ekiditeko seguritateko neurriak kontutan izango duenaren konpromisoa hartuko du. Etxarriko udalak ez du inolako ardurarik izango esleipen honek ondorioak izan arren.

Erabakia hau herritarrei bando baten eta boletinaren bitartez zabalduko zaie.

ESKAERA (eskaera aurkezteko epea 2017ko apirilaren 26an bukatuko da)

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus