Etxarri Aranatz

ALDEZ AURREKO KONTSULTA: HERRI-BASOKO AHUNTZETXE IZENEKO BORDA ERABILATZEKO ORDENANTZA

Etxarri Aranazko Ahuntzetxea egoki erabiltzea  arautzen duen Ordenantza: aldez aurreko kontsulta

Ordenantzaren testua

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 133.1 artikuluak ezartzen duenez, lege baten edo erregelamendu baten proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen subjektuek eta erakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

a) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

b) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

c) Arauaren helburuak.

d) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Dokumentu honen helburua da horri erantzutea, eta Etxarri Aranazko Ahuntzetxea egoki erabiltzea arautzen duen Ordenantzaren gaineko aldez aurreko kontsultarako oinarri izatea, halako moduz non arauaren hartzaile izan daitezkeenek, eta herritarrek oro har, aukera izan dezaten parte hartzeko eta ekarpenak egiteko.

Etxarri Aranazko herri-basoan, trikuharrien ibilbidean, borda zahar bat dago, aterpe gisa erabiltzeko 2010ean berritu zena.  Gaur egun, bisitariek zein bertakoek erabili dezakete.  Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da hura egoki erabiltzeko arauak ezartzea.

Etxarriko Udalak, ingurumen alorrean dituen eskumenak baliatuz, ordenantza hau sustatu nahi du herri-basoko Ahuntzetxe izeneko bordan josteta-jarduera pribatuak egitea arautzeko. Haren helburuak dira segurtasuna zaintzea eta aisiarako bidezko eskubideak eta eskubide horien arrazoizko mugak bateragarri egitea. Ordenantzak honako hauek hartzen ditu barne:

  • Erreserbatzeko prozedura
  • Tarifak
  • Betebeharrak
  • Erabileraren mugak
  • Debekuak eta zigorrak

Beraz, ordenantza honen helburua da Ahuntzetxearen erabilera arautzea.  

Ez da aurreikusten izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile edo ez-erregulatzailerik.

Dokumentu hau interesdunen eskura jarri da Etxarri Aranazko web-orrian, hala ezartzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 133 artikuluko 1. eta 4. idatz-zatiek.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus