Etxarri Aranatz

BALORAZIO TXOSTENAREN ONESPENA

Etxarri Aranazko Udalak, 2017ko irailaren 18an egin osoko bilkura berezian erabaki zuen Etxarri Aranazko udal mugarteko balorazio txostenaren proiektua onestea eta Komisio Mixtazo udal ordezkari kideak izendatzea: Eneka Maiz Ulaiar, Silvia Marañon eta Lur Larraza. (Ordezkoa, Maria Saez de Albeniz)

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, balorazio txostena jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Epe horretan, balorazio txostena interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezko iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.

ALEGAZIOAK AURKEZTEKO EPEA: 2017KO URRIAK 17

Txostena

Balorazio eranskina

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus