Etxarri Aranatz

ALDEZ AURREKO KONTSULTA: ETXARRI ARANAZKO HERRIKO ERAIKUNTZEN ZAHARBERRITZE ETA APAINKETA ETA BESTELAKO OBRETARAKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

ORDENANTZAREN TESTUA ( ZIRIBORROA)

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 133.1 artikuluak ezartzen duenez, lege baten edo erregelamendu baten proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen    subjektuek  eta   erakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

a)Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

b)Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

c)Arauaren helburuak.

d)Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

Dokumentu honen helburua da horri erantzutea, eta Etxarri Aranazen eraikuntzen zaharberritze
eta apainketa eta bestelako obretarako laguntzak arautzen dituen ordenantzaren gaineko aldez aurreko kontsultarako oinarri izatea, halako moduz non arauaren hartzaile izan daitezkeenek, eta herritarrek oro har, aukera izan dezaten parte hartzeko eta ekarpenak egiteko.

___________________________________________________________________

Interes orokorreko arrazoi sozialak direla-eta, Etxarri Aranazko herria dinamizatzea ordenantza honen helburuetako bat da. Horretarako, eraikinak zaharberritzeko jarduerak lagundu eta bultzatuko dira, jarduera horietarako Udalaren laguntzak emanez eta arautuz.

Aipatutako laguntzak arautzeko udalerrian kokaturik dauden eraikuntzen eta etorkizunean egin litezkeen eraikuntza eta lanak arautuko dituen zaharberritze, edertze eta apainketari buruzko ordenantza onestea nahitaezkoa da.

 Egikaritze Materialerako Kostearen (EMK) ehuneko jakin bati dagokion laguntza jasoko dute eraikuntza, lan eta instalazioetan eginen diren hainbat jarduerek. Laguntza hauek jasotzeko, obra baimenaren eskatzaileak Udalak eskatzen dion dokumentazio guztia aurkeztu beharko du; nahitaezkoa da eskatzaileak Etxarri Aranazko Udalarekiko betebehar fiskalak ordainduta edukitzea eta Udalak emandako baimenetik kanpo obraren bat egin bada edo Udalak ezarritako baldintzak betetzetzen ez badira, laguntza ez da onartuko.

Beraz, ordenantza honen helburua da arautzea, alde batetik Etxarri Aranazko eraikinak zaharberritzeko jarduerak lagundu eta bultzatuko, eta bestetik jarduera horietarako Udalaren laguntzak emanez eta arautuz

Ez da aurreikusten izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile edo ez-erregulatzailerik.

_______________________________________________________________________________

Dokumentu hau interesdunen eskura jartzen da Etxarri Aranazko Web orrian, hala ezartzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 133 artikuluko 1. eta 4. idatz-zatiek.

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus