Etxarri Aranatz

ALOKAIRUEN POLTSARAKO ETXEBIZITZA ERABILIAK

ALOKAIRUEN POLTSARAKO ETXEBIZITZA ERABILIAK

INFORMAZIOA: ALOKAIRUEN POLTSA 

Cristina, Aitor, Teresa, Javier, Pedro, Natalia……….

Jabeak, 2017an 1.500 euro baino gehiagoko diru-laguntza (hiru hilabeteko errentaren parekoa) izan zutenak, NASUVINSAri haien etxebizitza hutsa errentan emateagatik:

- kezkarik gabe: hilero kobratzen da, seguru,

- arriskurik gabe: etxebizitza egoera onean itzuliko zaie,

- eta orain abantaila fiskalekin: lortutako etekinen %40ko murriztapena PFEZean.

Etxebizitza huts bat baduzu, edo ezagutzen baduzu norbait etxebizitza hutsa duena, NASUVINSAk alokatuko dizu!

Ezustekorik gabe, kezkarik gabe, berme osoz:

- Errentamendu kontratua sinatuko da NASUVINSArekin

- Errenta kobratzeko segurtasun osoa

- NASUVINSAk kontrataturiko arrisku anitzetarako asegurua

- Etxebizitza egoera onean itzuliko da kontratua amaitzen denean

- Kudeaketa eta aholkularitza doakoak

 

Jada ezagutzen dituzun abantailekin:

1. Zure etxebizitzak ez badu eraginkortasun energetikoko ziurtagiririk... NASUVINSAk oparituko dizu!

2. Komunitateko gastuen ordainketa (gehienez ere 50 euro hilean)

3. Etxebizitza egokitzeko behar diren gastuen finantzaketa, %0an eta 12.000 eurora arte.

Eta orain 2018an:

A) Onura fiskal bereziekin: lortutako etekinen %40ko murriztapena PFEZean (zerga-onura garrantzitsu hau izateko eskubidea duten etxebizitza bakarrak)

B) Logela bakarreko zure etxebizitzagatik 3 logelakoen errenta bera jasotzeko aukerarekin (Housing First programara bideratzeko aukera duten etxebizitzak: ikus baldintzak)

Eta gainera diru-laguntza bat ordainduko dizugu, hiru hilabeteko errentaren adinakoa.

Nafarroako Gobernuaren bermea dago: gogobetetasuna ziurtatua (inkesta egin duten onuradunen %92,5ek programa hau gomendatuko lukete)

INFORMA ZAITEZ ETA EMAN BIZITZA ZURE ETXEBIZITZA HUTSARI! ESKATU HITZORDUA:848420600.

Zeren zain zaude?

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus