Etxarri Aranatz

ARGI-INDAR ARAZOAK IBERDROLARI ERREKLAMATZEKO AUKERA

Azken hilabete hauetan argi-indar arazoak izaten ari gara herrian, zenbaitetan argia joan egiten baita, edo indara moteltzen baita. Intzidentzia horiek hainbat etxe eta lantokitan kalteak eragiten dituztenez, Etxarriko Udala eta Iratxe Kontsumitzaileen Elkartea harremanetan jarri dira Iberdrolari erreklamazioak egiteko.

 

Zure etxeko aparailu elektrikoekin arazoak izanez gero, udal bulegoan erreklamazio-orria bete ezazu eta duzun dokumentazioa erantsi, gero Iberdroralari bidaltzeko.Aurkezten diren erreklamazioak Iratxe Kontsumitzaileen Elkarteak bideratuko ditu.

Erreklamazioak aurkezteko epea  2018ko ekainaren 29a bukatuko da.

Bestalde, zure etxeko arazo zehatz bat aztertzea nahi baduzu, hartu txanda Iratxe Kontsumitzaileen Bulegoan, eta aholkularitza emango dizugu (txanda udal bulegoan ematen da).

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus