Etxarri Aranatz

MIKOLOGIAK SAKANAN DUEN EGOERA AZTERTZEKO DIAGNOSTIKOA

Sakanako Plan Estrategikoan ezarritakoa betetze aldera, Sakanako Garapen Agentziak mikologiak ibarrean duen egoeraren diagnostikoa egingo du. Hori dela eta, Garrapo S.L. enpresa kontratatu du, Ultzamako Parke Mikologikoa kudeatzen duen enpresa, alegia.

Guretzat garrantzitsua da jakitea mikologia zein egoeratan dagoen udalerri bakoitzean. Horretarako, galdetegi hau betetzeko eskatzen dizugu.

Informazio gehiago behar baduzu, bidali mezu elektroniko bat garrapo@garrapo.com helbidera edo hots egin 620.955.454 telefonora.

 
 GALDEKETA INPRIMAKIA BETE
 
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus