Etxarri Aranatz

HITZALDIA ETXARRI ARANAZKO SAN MIGUEL IRIN ERROTA 1936-1976

HITZALDIA  ETXARRI ARANAZKO SAN MIGUEL IRIN ERROTA 1936-1976

Martxoaren 13an, 19:00etan, Etxarri Aranazko Kultur Etxean.

Hizlaria: Victor Manuel Egia Astibia, Nabarralde Fundazioko kidea.

Parte hartuko dute, baita ere,  Nafarroako Gobernuko Artxibategiko, eta Etxarriko Udaleko eta Jauregi familiako ordezkariek.

San Miguel Irin Errota Etxarri Aranatzeko Arluzepe kalean 1936tik 1976 urte arte lanean aritu zen enpresa familiarra izan zen, Jauregi familiarena, hain zuzen ere.  Eskualdeko azken irin-errota industriala izan zela esan dezakegu, herriko irin-errota hidroelektrikoen generazioa amaitu ondoren eraiki zena. Makinaria eta sistema austriar-hungariarra zuen, garai horretan Penintsulan eta Europa osoan zehar hain zabaldua zena. Esan daiteke garai hartako sektoreko irin-erroten adierazle aipagarria izan zela.

Berriki Jauregi familiak Nafarroako Gobernuko Artxibategiaren esku utzi du, hitzarmen bidez, irin-errotaren funts dokumentala.

Hitzaldian, Victor Manuel Egiak, Nabarralde fundazioko kideak, garaiko irin-lantegiei buruzko azalpenak emango ditu, eta San Miguel irin-errotari buruz eta Jauregi familiari buruz hitz egingo du. Bestalde, ondasun industrialak balorean jarriko ditu.

Hitzaldia nagusiki erdaraz izango da, euskara tartekatuz.

Argazki gehiago ikusi.

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus