Etxarri Aranatz

LANGABETUAK KONTRATATZEKO 2019KO DEIALDIA

Etxarri Aranazko udalak Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak ateratako diru laguntza deialdi baten bitartez herriko  langabetuak kontratatu behar ditu (3164/2018 Ebazpena, 2018ko abenduaren 13an). Diru laguntza jasoko duten kolektiboak: Emakumeak, RIS, desgaitasuna frogatzen dutenek, genero indarkeriaren biktima diren emakumeek eta 45 urtetik gorako gizonek edo iraupen luzeko langabeak diren 30 urtetik 44 urte bitartekoak.

Hiru (3) langile kontratatuko dira, lanaldi osoan eta gehienez 6 edo 12 hilabeteko epean.

  •  Euskara jakitea nahitaezkoa da, lanerako hizkera euskara delako. Proba  2019ko apirilaren 8an (9:30etan) Etxarri Aranazko liburutegian egingo da.
  •    Proba teorikoa, 2019ko apirilaren 10ean, 9:30ean, Etxarri Aranazko liburutegian egingo da.

 Ondoren, teorikoaren emaitzekin batera, proba praktikoa noiz eta ordua jakinaraiko da (udal hiltegi zaharrean egingo dira.

 

Izena emateko epea eta tokia:

2019ko apirilaren 2an, asteartea, 14:00ak arte.

Non: Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

 

Deialdiaren baldintza eta zehazpen gehiago udal bulegoan eta udalaren Web orrian (www.etxarriaranatz.eus)

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus