Etxarri Aranatz

ETXEETARAKO EGUR LOTEAK 2019

BALIOA

44 €

66€ Epez kanpo

EPEA

MAIATZAREN 10ª ARTE (OSTIRALA)

BALDINTZAK UDAL IRAGARKI OHOLEAN JARRIKO DIRA

ESKAERA IDATZIZ ETA EREDU OFIZIALEAN EGIN BEHAR DA

BALDINTZAK:

-Onuradunak: Oro har, herri lurren aprobetxamenduen onuradun izan nahi duten famili unitateetako titularrek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusia edo adinez txiki burujabetu nahiz juridikoki zilegitua izatea.

b) Udal erroldan izen emanda egotea bi urteko antzinatasunaz. Entitate lokalek epe hori Ordenantza bidez finkatuko dute.

c) Egoitza herri-lurraren entitate titularrean egiazki eta jarraian izatea, urtean bederatzi hilabetetan gutxienez.

d) Onuradunak entitate lokalarekin dituen betebehar fiskalak eguneratuak izatea.

-Prezioa: 44 euro. Ordainketa bankuan egin behar da eta udaletxean ordainagiria aurkeztu edo errezibo helbideratzea eskatu. 60 € epez kanpo egindako eskaerak

Izena emateko epea: apirilaren 4tik maiatzaren 10era arte. Eredu ofíziala erabili behar da.  Eskaera sinatu eta aurkeztea baldintza hauek ezagutu eta beteko direnaren konpromisoa suposatuko du.

-Zozketa: Loteen esleipena zozketaren bitartez banatuko dira. Zozketaren eguna eta ordua eta emaitza bandoen bidez jakinaraziko da. Etxebizitza herritik 7 kilometro baino gehiago duenari esleipena zuzena egingo zaio.

Baldintzak:

-Ezinezkoa da zuhaitzak bere arramekin arrastaka ateratzea. Kalterik sortuz gero lotearen jabea izango da erantzulea.

- Pistara eta ezpondara eroritako arramak kendu beharko dira.

- Loteak ateratzeko epea, 2018ko uztailak 1ean hasi eta irailaren 30ean bukatuko da. Epe horren barruan aterako ez balitz, lotea Udalaren eskuetara pasatuko litzateke. Epeak aldatzen badira interesdunei bandoaren bitartez jakinaraziko zaie.

-Bideak eta mendia ez kaltetzeko, eguraldi txarra dagoenean eta egun euritsuak direnean ezin izango da mendian lan egin.

- Lotearen esleituak ardura osoa bere gain hartuko du, bai berak hartu dezakeen kaltez edota beste pertsonei sor diezaiokeen kaltez. Era berean, istripuak ekiditeko seguritateko neurriak kontutan izango duenaren konpromisoa hartuko du. Etxarriko udalak ez du inolako ardurarik izango esleipen honek ondorioak izan arren.

-Egur lotearen esleituak egurra norberak aprobetxatu beharko du, egurra saltzea beti ere debekatuta dago.

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus