Etxarri Aranatz

AMAITU DIRA UTZUBAR INDUSTRIALDEKO LANAK

AMAITU DIRA UTZUBAR INDUSTRIALDEKO LANAK

Dagoeneko amaitu dira Utzubar industriaguneko urbanizazioaren berritze lanak. Honakoak izan dira egin diren aktuazioak:

-         Argi-indarra eta fibra optikoa lurperatu eta kanalizatu.

-         Zorua hobetu eta asfaltatu.

-         Argiteria jarri, LED argiak, hain zuzen ere.

-         Bideberrian zirkulazio marrak margotu eta irteeran seinalea jarri.

-         Zeuden arketen tapak berritu eta ongi jarri.

 

Lanek 181.673,77 €-ko aurrekontua izan dute. Proiektuak  Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuaren diru-laguntza jaso du  (%50, BEZ kanpo).

Gainerakoa Udalak eta pabilioi jabeek hartu dute bere gain: Udalak %10 ordainduta, eta %90 kontribuzio berezien bidez.

Inbertsioren asmoa  da Etxarri Aranazko Utzubar  industrialdea berritzea eta modernizatzea, bertako garapen industriala eta ekonomikoa bultzatzeko.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus