Etxarri Aranatz

Etxarri 2012

Aurten, 2012 urtean, 700 urte betetzen dira Etxarri Aranatz sortu zenetik. Izan ere, 1312an, Luis I. Hutin (Frantziako Luis X.a) errege zela, Nafarroako Gobernadorea zen Enguerrand de Villiersek herri-karta eman zion Etxarri Aranatzi. Bertan Arañaz lurraldeko herrietako jenderik gehien bildu zen, herri horiek hutsik geldituz: Adia (Lizarraga), Aldaba, Araña, Arrozpide, Artola, Egiarreta, Elbegia, Elkorri, Erdozia, Lazkoz, Urkizu, Nenau, Mundiñano, Ondaz, Maiza, Mugarretxe, Illarrazugoikoa, Orgaoizua, eta Sarria (Lizarragabengoa).

Bestalde, aurten bada beste efemeride seinalatu bat: 500 urte betetzen dira Gaztelak Nafarroa konkistatu zuenetik. 1512ko uztailean, Albako dukearen tropek Nafarroako erreinuaren inbasioari ekin zioten, Sakanako pasabidetik berrena sartuta. Uztailaren 21ean Etxarritik pasatu ziren, hain zuzen ere.

Bi gertaera horiek kontuan harturik, Etxarri 2012 herri-ekimena sortu da, bi helburu nagusirekin:

- Batetik, herritarrek memoria historikoa berreskuratzea: bai Etxarri Aranatz herriaren sorrera, eta baita 200 urte geroago Gaztelak egindako Nafarroaren konkista.

            - Bestetik, erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena lau haizeetara zabaltzea. Oztopo guztien gainetik, argi eta garbi adierazi nahi da zer ginen, zer garen eta zer izango garen galderari herritarrok erantzun bera eman izan diogula bai orain dela 700 urte, bai orain dela 500 urte, bai gaur egun eta baita etorkizunean ere.

Bi helburuon inguruan urte osoko dinamika piztu da herrian, 2012an zenbait ekimen antolatzeko. Asmoa da garai haiek (1312 eta 1512) gerturatzeko ahalegina egitea: historia, hizkuntza, pertsonaiak, ohiturak, janzkera… Herritarrek eta herriko eragileek, nork bere esparrutik, asmo hori betetzen laguntzea da Etxarri 2012 ekimenaren nahia.

Etxarriko udalbatzak Etxarri 2012 ekimenarekin bat egin zuen, proposamena 2011ko azaroaren 15eko Osoko Bilkuran aho batez onartuta.

Gora Etxarri!! Gora Nafarroa!!! Gora Euskal Herria!!!!

 

 

Etxarri 2012 ekimenaren aurkezpena:

http://etxarri2012.wordpress.com/2011/12/22/aurkezpen-ekitaldiaren-bideoak/

 

Etxarri 2012 adierazpena:

http://etxarri2012.wordpress.com/about/

 

Lurrari lotu abestia:

http://etxarri2012.wordpress.com/kanta/

 

Informazio gehiago:

www.etxarri2012.info

Bilatzailea
Telefono interesgarriak
Azken dokumentuak
Egutegia
Azken albisteak
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus