Etxarri Aranatz

Urgentziazko osoko bilkura ekainaren 21ean

Urgentziazko osoko bilkura ekainaren 21ean

Pasa den larunbatean, ekainaren 16an, Etxarriko jai egun garrantzitsua den San Adrian egunean herriko alkate, zinegotzi eta udal langileen aurka irain eta mehatxu larriak jasotzen zuen margoketa agertu zen San Adriango baselizaren orman idatzita.Ez da margoketa iraingarriak agertzen diren lehendabiziko aldia. Gertakari hau Etxarriko herri osoari egindako erasoa delakoan, Etxarriko alkateak ez ohiko Udalbatza urgentea deitu du ostegun honetarako, ekainaren 21erako. Udalbatza arratsaldeko 20:30ean eginen da Udaletxeko aretoan. Udalbatza horretan adosteko asmoarekin adierazpen proposamen bat luzatu dio Bilduko udal taldeak Udalbatzari.

http://www.guaixe.net/Albisteak.asp?IdNoticia=14383&IdHerria=7

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus