Etxarri Aranatz

ERASORIK EZ ETXARRIARROI!!!

Dagoeneko jakina izanen duzun moduan, joan zen ostiralean, festa bezperan, udaleko langile baten etxeari su eman zioten, barruan hainbat lagun zeudela. Jakina da aurretik ere udal langile eta hautetsiek mehatxu eta eraso larriak jaso izan dituztela. Erasoak gero eta larriagoak dira, eta hau gelditu beharra dago!!! Eraso horiek salatzeko, bi hitzordutara deitzen zaituztegu: Prentsaurrekoa: Eguna: Osteguna (hilak 9) Ordua: 12:30ean Tokia: Udaletxean Kontzentrazioa: Eguna: Osteguna (hilak 9) Ordua: 21:30ean (zezensuzkoaren aurretik) Tokia: Plazan Etxarriar guztiok plazara!!!
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus