Etxarri Aranatz

IRAILAREN 20a: GURE IKURREN ALDEKO BATZARRA

Udalak behin betiko agindua jaso du bandera espainola jartzeko. Bandera jarriko ez balitz, hautetsi guztiak banaka inhabilitatuko lituzkete, bata bestearen atzetik, jartzeko prest dagoen hautetsiren batengana iritsi arte. Gogora ekarri behar da garagarrilaren 24an gai honi buruzko batzarra egin zela, baloratzeko zer ekarriko lukeen hautetsien inhabilitazioak, eta zer bandera jartzeak. Batzar horretan ondorioztatu zen bandera jartzea ezinbestekoa izanen dela, baina batzorde bat osatu beharra zegoela inposizioa salatzeko eta sozializatzeko, eta gure ikurren aldeko beste ekimen batzuk indartzeko. Dagoeneko Gure Ikurren Aldeko Batzordea eratua dago, eta batzar batera deia egiten die etxarriar guztiei, hemendik aurrerako jardunbideak aztertzeko: Batzarra: Inposaketarik ez gure ikurren defentsan. Eguna: irailaren 20a, osteguna. Ordua: 19:30ean. Tokia: udaletxean.
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus