Etxarri Aranatz

HONDAKINEI BURUZKO ERAKUSKETA ASTEBURUAN ETXARRIKO PLAZAN (apirilak 13-14)

Sistema berriari buruzko hainbat informazio ikusi ahal izango duzu:

-Sistema berriari buruzko informazio zabala: atez ateko bilketa-puntuen argazkiak, auzo-konposteren kokapenaren planoa, konposta egiteko informazioa, sistemari buruzko informazioa…

-Hainbat tresna eta material egonen da ikusgai: konposterak, trituratzaileak, konposta, estrukturantea, posteak, kuboak…

-Erreportaje laburren emanaldia ere egonen da, jaima bat muntatuko baita.

-Honakinak gaika sailkatuta egonen dira plaza erdian.

-Honakinei eta ingurugiroari buruzko kartel informatiboak ere egonen dira.

 

Nabarmentzekoa:

-Larunbatean (apirilak 13), 12:00etan, plazan haurrendako tailerra egonen da: hondakinekin eskulanak egiteko saioa, eta  aurpegia margotzeko aukera.

-Igandean (apirilak 14), 13:00etan, auzatea egonen da etorri nahi duten guztiendako.

 

ETXARRIKO UDALAREN HONDAKINEN BATZORDEA

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus