Etxarri Aranatz

MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA

MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DAETXARRIKO UDAL MUSIKA ESKOLAN IZENA EMATEKO EPEA IREKI DA Izena emateko epea: Etxarriko Musika Eskolan izena eman nahi duenak ekainaren 14tik 30era eman beharko du izena, udal bulegoetan (10:00-14:00). Izen-emateko 2. deialdia ere badago (abuztuaren 26tik irailaren 6ra), baina, ahal dela orain egitea komeni da, matrikula aurrez egiteak eskolaren funtzionamendua asko errazten duelako. Baliogabetzea: Matrikula baliogabetu nahi duenak ikasturte berriaren lehenengo hiruhilabetekoan egin dezake, abenduaren 31ra arte. Matrikula beranduago indargabetzen duenak, ordea, ikasturte guztiko kuotak ordaindu beharko ditu. Eskaintzen diren ikasgaiak: Hezkuntza musikala, kantua, akordeoia, txistua, tronboia, tronpeta, bonbardinoa, saxofoia, gitarra, biolina, zeharkako txirula, pianoa eta bateria. Ikasleen arteko harremana bultzatzen du Eskolak, eta, hori dela eta, hainbat talde instrumentaletan jotzeko aukera ere badago, eskolanian eta instrumentuen araberako ganbara taldeetan (bikoteak, hirukoteak…),
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus