Etxarri Aranatz

ETXARRI ARANAZKO FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA 2013

ETXARRI ARANAZKO FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA 2013ETXARRI ARANAZKO FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA 2013 OINARRIAK: Lehiakideek oinarri guztiak bere osotasunean onartzen dituzte. • XEDEA: Lehiaketa honen helburua Etxarri Aranazko festetako kartela egitea da. • KATEGORIAK: Lehiaketa honetan bi kategoria daude (12 urtetik 16 urtera eta 16 urtetik gorakoak), eta oinarriak berberak dira bientzat. Oharra: Haurren kategoria edo maila, ikastetxeekin zuzenean lantzen ari gara. • NON AURKEZTU: Kartelak Etxarri Aranazko Udaleko erregistroan aurkeztuko behar dira. • NOIZ: Lanak aurkezteko epea luzaezina izango da. Lanak aurkezteko azken eguna: 2013ko uztailaren 5 ostirala arte. • LANAK NOLA AURKEZTU: Lanak ez dira sinatu behar, izan ere, kartelaren atzeko aldean lanaren izenburua idatzi behar da. Egilearen datuak jarri beharko dira paper batean (izena, bi abizenak, helbidea, telefonoa, jaiotze data eta NAN zenbakia), eta hori gutun azal txiki batean sartu. Lana eta gutunazal txikia (egilearen datuekin) gutun azal handi bakar baten barruan sartuta aurkeztu beharko da. • LANEN EZAUGARRIAK: Lanak originalak izango dira eta nahi adina aurkeztu daitezke. Lehiaketaz kanpo geratuko dira edozein modalitatetan argitaraturiko argazki, kartel, pintura eta abarren plagioa diren lanak. Kartela egiteko erabiliko den teknika librea izango da. Lanek neurri bakarra izango dute: A3 Lanetan ondoko testua idatzi beharko da derrigorrez: ETXARRI ARANATZ FESTAK 2013 • LANEN JABETZA: Udala lan sarituen jabe izango da. Ondorioz, egileek haiei uko egin dietela ulertuko da, eta erreklamaziorako nahiz kalte-ordainerako eskubide guztiak galduko dituzte. Etxarri Aranazko Udalak une oro eskubidea izango du kartel sarituen nahi adina kopia egiteko. Sarituak izan ez diren lanen lehiakideek hilabete bateko epea izango dute kartelak jasotzeko. • EPAIMAHAIA: Etxarri Aranazko Kultura sailak izendatuko dituen pertsonek osatuko dute epaimahaia. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak eman gabe utzi dezake saria. • SARIAK: • 12 -16 urteteko kategorian: 100€ • 16 urte baino goragokoen kategorian: 300 €.
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus