Etxarri Aranatz

IRAKURKETA KANPAINA 2013 2014

EUSKARAZ IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU KANPAINA 2013/2014

Beherapenak eta e-book bat zozketan, euskaraz irakurtzeagatik!

Zoaz Etxarriko liburutegian Azaroaren 15ean hasi zen Etxarri-Aranazko liburutegian ‘Etxarrin euskaraz irakurri, gozatu eta oparitu’ irakurketa kanpaina.

Kanpaina hau liburutegia eta udalaren arteko lankidetzatik sortutako ekimena da, eta ilbeltzaren 15ean bukatuko da. Alde batetik, euskaraz irakurriko duten irakurle gazte eta heldu berriak erakarri nahi ditu, eta bestetik, ohiko irakurle euskalduna saritu.Horretarako, irakurleak euskaraz aukeratutako liburua irakurri ondoren, fitxa bat bete beharko du, eta trukean liburuzainak deskontu txartel bat emango dio, herriko liburu-dendetan beste liburu bat eros dezan

-12-16 urteko gaztetxoek eskola materiala ere erosi ahal izango dute. Hauendako, gainera, lehiaketa bat egongo da martxan kanpainak irauten duen bitartean: Euskal literaturaren inguruko 10 galderari zuzen erantzunez gero, e-book baten zozketan sartuko dira.

-Helduek, berriz, %25eko beherapena izango dute orokorrean.

-Euskara ikasten ari diren helduek eta Mintzakideek %50.

-Etxarriko liburutegiko irakurle taldekoek, aldiz, %40koa.

Dena den, kanpaina honetan irakurle guztiak dira irabazle, euskarazko irakurleak, liburutegiko irakurleak, eta herriko liburu-dendak gozatu ahal izango baitute azaroak 15etik urtarrilaren 15erako bitarte horretan.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus