Etxarri Aranatz

ETXARRIKO IYOTIEK 2014

ETXARRIKO IYOTIEK 2014

Iyote egun hauen esanahia eta datak:

- Gizakunde (otsailaren 13an. Kintoak otsailaren 14ean ospatuko dute): gizon helduen eguna; txatarras jantzita eskean ateratzen ziren. Jatekoa biltzen zuten, eta gero afaria egiten zuten.

- Andrekunde (otsailaren 20an). Kintoak otsailaren 21ean ospatuko dute): emakumeen eguna; beraiek aritzen ziren etxez-etxe eskean. Gero afaria egiten zuten.

- Garikunde (otsailaren 27an, Kintoak otsailaren 28an ospatuko dute): gazteen arteko borrokara eguna; kolpeak urte guztian zehar debekatuta zeuden, eta egun hau beraien arteko gorabeherak konpontzeko erabiltzen zuten. Egun honetan, aurkaria lurraren kontra eusten zen, baina kolpeak eman gabe. Maskubiak haizez bete, eta jendea jotzen zuten, baita suko hautsa bota ere.

- Zalduniyote, o mutillerdiyek ( martxoaren 2an): igandea etxeko txikienen eguna izaten zen. Herriko haurrak txatarraz jazten ziren.

- Astierteiyote ( martxoaren 4an): gaita jotzen zen eta bazkaria egiten zen. Denak txatarraz janzten ziren.

ADI!!! Kintoak aurten, Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde egunak, dagokien ostegunean ospatu beharrean, hurrengo egunean, hau da, ostiralean ospatuko dute. Txatarras mozorraturik, etxes-etxe eskean ibiliko dira. 

Iyote Batzordea

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus