Etxarri Aranatz

EGIZU ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

EGIZU ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ

* Osotasunean euskaraz bizitzeko, eremu guztietara zabaldu behar dugulako gure hizkuntza.

 * Udalerri euskaldunetako herritarrok eredu garelako euskarari dagokionean.

* Administrazioarekin euskaraz aritzeko eskubidea eta beharra dugulako euskaldunok.

* Errenta aitorpena euskaraz eginez, administrazioaren euskalduntzean ere eragiten dugulako.

Errenta aitorpena modu askotan egin dezakezu (autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda, finantza erakunde batean…).

Edozein modutan egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus