Etxarri Aranatz

EUSKARAREN ARNASGUNEAK TAILERRA

EUSKARAREN ARNASGUNEAK TAILERRA

Joan den maiatzean euskararen arnasguneen tailerra egin genuen Etxarrin. Bertan arnasguneen inguruan eta, bereziki, gure herriko euskararen egoerari buruz hausnartzeko aukera izan genuen. Tailerrean hainbat hutsune detektatu genituen eta hauek gainditzeko bideak proposatu genituen. Uda pasatu berri da, eta gaiari berriz heltzeko une egokia delakoan, batzar batera deitzen zaitugu datorren urriaren 28an, asteartearekin, 19:00etan, Etxarriko Kultur Etxean. ZURE EKARPENAK BEHAR DITUGU!

Eguna: URRIAK 28 ASTEARTEA

Ordua: 19:00

Lekua: Kultur Etxea

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus