Etxarri Aranatz

HONDAKINEI BURUZKO KONTSULTA, AZAROAREN 13TIK 30ERA

HONDAKINEI BURUZKO KONTSULTA, AZAROAREN 13TIK 30ERA

 

  Dagoneko 16 hilabete pasatu dira Sakanako Mankomunitateak hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarri zuela. Etxarrin %24ko jasotze selektiboa izatetik % 8O ingurura pasatu gara.

Jakina den moduan, Etxarriko Udalak konpromisoa hartu zuen behin sistema probatuta Etxarriarrei kontsulta bat egiteko (Hondakinen Batzordearen proposamenez). Galdeketa enpresa espezializatu batek eginen du, Nafarroako Estatistika Institutuaren aholkularitzarekin, eta asmoa da jakitea etxarriarrek zer iritzi duten sistema berriaz eta zer proposamen dituzten hondakinen bilketa hobetzeko, euren esperientziatik abiatuta. Behin galdeketa amaituta, Udalak Mankomunitateari emaitzak aurkeztuko dizkio, hemendik aurrerako jardunbideetan kontuan har ditzan. Bestalde, emaitzak jendaurrean ere aurkeztuko dira, herri-batzar batean.

Hortaz, Etxarrin erroldatuta zaudeten 18 urteko edo zaharragoko etxarriar guztiok galde-sorta bati erantzun ahal izango duzue, nahi duzuen bidea aukeratuta:

1) Kontsulta Internet bidez: Etxarriko Udalaren webgune honetan bertan erantzun jarritako galde-sortari, behin NAN zenbakia sartuta.

2) Kontsulta paperean: bete paperezko galde-sorta, eta utz ezazu goizez udaletxean (10:00-14:00), edo arratsaldez liburutegian (16:30-20:30).

Oharrak:-Paperezko galde-sorta honako tokietan aurkituko duzu: udaletxeko bulegoan eta liburutegian. Bestela, inprimatu hemendik loturatik "galdesorta" -Galdeketa egiteko beharrezkoa izanen da NAN zenbakia ematea, herritar bakoitzak galde-sorta bakarra egiten duela bermatzeko. Erantzunak anonimoak izanen dira, eta Datuen Babeserako Legea estuki beteko da. Beste norbaiten galde-sorta ere entregatu daiteke, baina betiere haren NAN agiria erakutsita.

-Mugikortasun arazoak dituzten etxarriarrei galde-sorta etxean jasoko zaie, eskatuz gero. Horretarako, deitu udaletxeko telefonora, azaroaren 20a baino lehen: Tlf. 948460004

AZAROAREN 13 ETA 30 BITARTEKO EPEA DUZUE ETXEKO DENOK ERANTZUTEKO

Oso inportantea da etxarriar guztiok parte hartzea!

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus