Etxarri Aranatz

EUSKARAREN EGUNA 2014

- Gure udalerria berezia da hizkuntzaren ikuspegitik. Gurean, beste hainbat tokitan ez bezala, nagusi da euskara. Belaunaldiz belaunaldi transmititutako hizkuntza, naturalki erabiltzen dugu eguneroko bizitza.

- Etxarri Aranatzen herri euskalduna da, eta hori herritarrek bermatu duten lorpen bat izan da. Etxarri Aranatzen, euskaraz bizitzea lehenetsi dugu eta euskararen bizitasuna mantendu dugu. Etxarri Aranatzen babes sozial zabala dauka euskarak. Oraindik, ordea, badira osotasunez euskaraz bizitzea eragozten diguten hainbat hutsune (lan muduan, administrazioan...). Eta hutsune horiek gainditzeko lan egin nahi dugu.

- Etxarri Aranazko herritarrek bezala, bertako udalak ere euskararen aldeko hautua egina du. Lan handia egin dugu udala euskalduntzeko, eta UEMAko udalekin batera, erreferentziazko udala bilakatu gara euskararen erabilerari dagokionean.

- Gurea bezalako herrien, udalerri euskaldunen, eginkizuna garrantzi handikoa da euskararen normalkuntza prozesuan. Euskarara nagusi den gutxieneko lurralde hori ezinbestekoa da edozein hizkuntza aurrera ateratzeko. Euskara biziko bada, nagusi izango den lurgunea behar du.

- Edozein hizkuntzak nagusi den esparruak behar ditu. Arnasgune horietan, bilatu beharko du biziberritu nahi den hizkuntzak heldulekua; bai belaunaldiz belaunaldiko trasmisioari, bai hizkuntzaren funtzio komunikatiboari, bai hizkuntzaren balio erreferentzialari dagokionez. Euskararen arnasgune horiek zaindu, sortu eta, hala balitz hedatu ezean, alferrik izango da, seguruenera, gainerako ahalegin oro.

- UEMA eta bertako kide garen udalok euskararen arnasguneak sendotu eta zabaltzeko lanean dihardugu. Izan ere, administrazioaren ardura ere bada gune hauek zaindu eta atzera egin ez dezaten politikak martxan jartzea. Iruditzen zaigu gure herriak badaukala profila euskararen normalizazioan eredu izateko.

- Euskal Herria euskalduna dugu helburu, eta norabide Etxarri Aranatzetik euskarari ekarpen garrantzitsua egin dezakegu. Udalerri euskaldunetako herritarrok euskararen normalizazioan euskararen hedatzaile papera jokatu behar dugu. Horrela, euskararen arnasguneak zabaldu eta hedatzeko.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus