Etxarri Aranatz

"OZTOPOEN GAINETIK EUSKARAZ BIZIKO GARA" MANIFESTAZIO NAZIONALERA JOATEKO DEIALDIA

Sakanako euskaltzaleok:

Datorren larunbatean (otsailaren 28) manifestazio nazionala deitu du Kontseiluak, Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara leloarekin. Donostian izango da, Gipuzkoa plazatik abiatuta, arratsaldeko17:30ean

Manifestazio horrek euskaltzaleon bozgailu izan nahi du,  UEMAko udalak pairatzen ari diren jazarpen judiziala salatzeko. Gipuzkoako hainbat udali helegiteak jarri dizkiote aktak euskaraz bidaltzeagatik. Baztango udalen euskara planari ere helegitea jarri diote. Uztaritzeko Herriko Etxea ere epaitegira eraman dute euskara ofiziala izendatu duelako...

Nahikoa da!

Oztopoen gainetik euskaraz biziko gara!

Larunbatean denok Donostira joateko gonbitea egiten du baita Etxrari Aranazko Udalak ere.

 
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus