Etxarri Aranatz

AMALURRA AZOKAREN 4.EDIZIOA IGANDE HONETAN

AMALURRA AZOKAREN 4.EDIZIOA IGANDE HONETAN

 

Igande goiz osoan zehar ekimen ugari antolatu ditu Belardi ekimenak Etxarri Aranazko laguntzarekin. Ekimen honetan, Sakanan  bizi eta lanean dauden abeltzain zein nekazari ekoizleak aurkitzen dira. Ekoizpen eredu familiar eta artisauetan oinarritzen diren ustiategiak  hain zuzen ere.

Egunerokoan, ekoizpen eta elaborazio eredu jasangarrien alde egin eta gizartearentzako, kalitatean  oinarritutako produktuak eskainzen dituzte. Aiton amonengandik jasotako irakaspenei  jarraituz, landa eremuaren kudeaketan parte hartu eta gure kultura eta izaera defendatzen ditugu, ZUZENEAN LURRETIK GURE ETXEKO PLATERETARA BALIO GUZTI HAUEK ERAMANEZ

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus