Etxarri Aranatz

EMAPLAZA EKIMENAREN AURKEZPENA

EMAPLAZA EKIMENAREN AURKEZPENA

EMAPLAZA: emakume musikariak oholtza gainean

Datorren Maiatzaren 16an hasita,  Etxarriko udalaleko kultura sailak eta Parekide Batzoardeak elkarlanean EMAPLAZA antolatu dugu.

Bertan bi behar uztartu ta lotu ditugu, alde batetik kultura sailetik urtero antolatzen den igandetako musika plazan zikloari gai bat ematea; emakumeak musikagintzan ildoa hartuta.

Betse aldetik, Parekide Batzordetik aspaldian aurreikusia zen EMAROCK proiektua eranstea, Euskal Herrian batez ere, musikan aritzen diren emakumei protagonismoa eta espazio bat ematea  helburutzat duena hain zuzen ere. Bertan, gainera, herriko bi musikarik parte hartzen dute erakusketan: Maider Ansa eta Amets Larrazak, baita herriko taldeen parte hartzen duen Hesianeko Zuriñe Hidalgo ere.

Izan ere, bizi dugun jendartean, kulturan orokorrean eta  musikan zehazki pausuak eman badira ere, askotan oraindik, emakumeen presentzia urria edo eskaxa izaten duten kontzertu, musika, ekitaldi ugari ageri zaizkigu, baita Etxarrin ere, horregatik horri aldaketa eta bultzadatxo bat ematearen helburuarekin sortu dugu EMAPLAZA. Emakumeak plazara leloa hartuta, oholtza gainera igo, eta bertatik, mundu parekide baten bidean beharrezkoa den espazio publikotik abesteko, emakume musikariei espazioa  eta protagonismoa emanez, ondoren eredu hori parekide bihur dadin, gainontzeko kontzertutan.

Seguruenik horregatik, bati baino genio arraro egingo zaiola hainbeste emakumez osatutak taldeak ikustea, eta seguru ohikoa izanen dela, denak emakumeak? Galdera, gizonezko hutses osatutakoetan seguruenik eginen ez duguna, eta adieraziko digunak oraindik ohitura eta ekintza asko ditugula aldatzeko barneratuak ditugunak.

Hauexek dira antolatutako jarduerak:

Emarock argazki erakusketa herriko tabernetan, ibilbide eta estilo desberdinetako emakume musikariak ezagutu ditzagun. Maitzaren 16tik 30era.

Emarock dokumentala Ekainaren 16an,  proiektuaren koordinatzaile den Saioa Cabañasekin solasaldia izateko auklera.

Kontzertuak:

Maiatzaren 17 an Ansa Aizpak euren hatos goxoarekin girotuko digute igandea.

Maiatzaren 25 ean Las Guindillas taldeak, Aragoitik bizitasun, indarra eta erritmoaz beteko digu igandea..

Maiatzaren 31 an Uluka taldekoak, Euskal abestiekin lagunduko digu arratsaldea.

Hemendik gonbidapena luzatzen dugu, parte hartzera, gozatzera, eta hausnartzera ere musika mundua ere parekide bilaka dezagun denon artean!

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus