Etxarri Aranatz

SAKANDAR BAT, SARRERA BAT

SAKANDAR BAT, SARRERA BAT

JASO ZURE SARRERA UDALETXEAN eta EZAGUTU HONDARTXO MUSEOA!

Sarrerak eskuragarri udaletxeko bulegoan 10:00etatik 14:00tara

Sakana-Albaola akordioaren baitan barnebildutako beste hainbat ekintzen artean, Sakandar guztientzat Hondartxo museorako sarrerak ditugu. Herritarrentzako erosoagoa eta gertuagokoa izanik,  sarreren banaketa udalen bitartez egingo da. Ekainaren 15etik aurrera eta 2015ean zehar erabilgarri izango dira, 20.504 sarrera hauek.  Horietatik 3.230 ale, eskola ikastolekin zuzenean kudeatuko dira, hori horrela, 17.274 sarrera izango dira udaletan banatzeko.

MUSEORA NOLA IRITSI:

KOTXEZ ETORRIZ GERO: Museora ezin da kotxez bertaratu, horregatik modurik egokiena Trintxerpeko dohako parkinean uztea da (ikus goiko mapa). Bertatik bi modutara iritsi daiteke museora:

 -Oinez (1.5km)

 - Untziz: "Hospitalillo"ko moilatik (informazio gehiago http://turismopasaia.com edo 630448813 telefonoan)

MUSEOAREN GUNEAK:

Ondartxo 3 gunetan banatua dago:

  1. Erakusketa iraunkorra: San Juan Naoan oinarrituta,  Euskal untzigintzaren eta bale arrantzaren inguruko historia kontatzen da panelen bidez: Sakanako basoetako hariztietan hasi eta kostaldeko zurginen laneraino.

  2. Tailerra: maisu zurgileak hainbat pieza zuzenean egiten ikusteko aukera izaten da.

  3. Untziola: San Juan naoa zuzenean eraikitzen ikusten da.

MUSEOA IKUSTEKO AUKERA EZBERDINAK:

  1. Norbere kontura ( Sakana-Albaola gonbidapenarekin dohan) hiru guneak bisita daitezke eta orduro t'erditan (11:30, 12:30,...) 20-30minututako bisita eskaintzen da dohan tailerra eta untziola ikusteko. Ez dago aurretik ordua eskatu beharrik.

  2. Bisita gidatua (25€ taldeko): Hiru guneetan barna bisita gidatua egiten da ordubetean zehar, San Juanaren eta garai horretako historia azaltzen da. Aurretiaz ordua hartu behar da, gutxienez bi egun lehenago, batez ere asteburuetarako.

Horrez gain, inguruan beste hainbat plan eta aukera badira

INFO GEHIAGO www.albaola.com helbidean.

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus