Etxarri Aranatz

FERIETAKO EKOIZLE ETA ARITSAUEN FERIAN PARTE HARTZEKO ESKAERAK EGITEKO EPEA ZABALIK

Etxarri Aranazko feria urriaren 3 eta 4ean ospatuko dira. Urriaren 4ean, igandean, ekoizle eta artisauen feria egongo da. Bertan parte hartzeko interesa duenak eskaera egin beharko du idatziz.

Ekoizle eta artisau azokan parte hartzeko izen-emate epea irailaren 18ra arte egongo da zabalik. Epez kanpo jasotako eskaerarik ez da onartuko. Azoka Urriaren 4ean izango da, eta aukeratuak nortzuk izan diren irailaren  22an jakinaraziko da.

Parte hartzeko orduan ondorengo IRIZPIDEAK hartuko ditugu kontuan:

  • Egindako lanaren kalitatea.
  • Etxarri Aranazko edo Sakanako herritarra izateak lehentasuna izango du.
  • Artisau ziurtagiria edo autonomoetan altan egotea.
  • Lan, produktu, ezberdinak eta originalak lantzea azokaren aniztasuna bermatzeko.
  • Azokan bertan norbere lanaren erakustaldia egitea, hau da lanean jarduteko aukera izatea azokak irauten duenean edota lana burutzeko egiten den prozesua ikusi ahal izatea.
  • Sortzailea eta ekoizlea postuan egotea.

Aurkeztu beharreko DOKUMENTAZIOA:

  • NAN-aren fotokopia
  • Kontakturako telefono zenbakia edota e-posta
  • Artisau ziurtagiria edo autonomoetan altan egotearen ziurtagiria.
  • Norbere lanaren deskripzioa.
  • Norbere lanari buruzko azalpena. Lana hobeto ulertu ahal izateko edozein informazio gehigarri kontuan hartuko da (argazkiak, blogak, webguneak … ).
  • Postua jartzeko beharrezko neurria metrotan.

Proposamenak aurkeztu…:

Proposamen guztiak Etxarri Aranazko Udalean jasoko dira e-posta, posta arrunt bidez edota eskura utzita:

ETXARRI ARANAZKO UDALA

Kale Nagusia, 10

31.820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Telefonoak:  948460004 / 948 460930 / 606239008

E-posta: kultura@etxarriaranatz.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00

 

Antolakuntzak ez du estalpea jarriko, norberak bere postua estaltzeko jaima ekarri behrako du. Euriagatik sortutako kalteez ez da arduratuko Etxrari Aranazko Udala.

ESKAERA INPRIMAKIA

 

 

 

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus