Etxarri Aranatz

BELTX IÑEREXAGUA - BASO ANTZERKIA

BASO ANTZERKIA.

Irailak 26, larunbata, goizeko 11:00etan Etxarri Aranazko kanpingaren sarreran.

Aurkezpena: Beltx Etxarriko iñerexagua da, “iñere” enarak bezela hegan egiten duelako eta xagu arpegia daukalako.

Beltxek zuen laguna izan nahi du, eta baso antzerkiaren bitartez Kokil, Txertxei eta Maki pirata aurkeztuko dizkizue.

Iñerexaguen mundu zoragarria ezagutuko duzue, eta basoan eman diren erabilera tradizionalak ikasteko aukera paregabea ere izanen duzue. Hariztien garrantzia ere nabarmen geratuko da.

Egitaraua

11:00  .-Harrera Etxarriko kanping  sarreran

11:00-12:30  .-Baso antzerkia Etxarriko beheko basoan

12:30-13:00 .- Ogitartekoa

13:00-14:00 .- Kanpinera itzuli haritz ibilbidea osatuz  

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus