Etxarri Aranatz

NEGUKO KULTUR AGENDA MARTXAN!

NEGUKO KULTUR AGENDA MARTXAN!

Neguko kultur agenda kalean dago jadanik. Aurten, Etxarri Aranako Udaleko Kultura Zerbitzuak ekimen berritzaile bat jarri du martxan, Sakana osoaa erreferentziala izan nahi duena: AGERTOKIYE (Sakanako artearen agertokia). Hurrengo hilabeteetarako Sakanako hainbat artisten muestra antolatu da ekimen honen barnean. Taularatuko diren lanak hainbat disziplina artistiko ezberdinetakoak izango dira; hala nola, dantza, antzerkia, zirkoa, clowna, musika eta zinema. Azaroaren 24ean emango zaio hasiera zikloari “Futbolariak eta printzesak” antzerki lanarekin, Etxarriko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta eta Parekidetasun Batzordearekin elkarlanean antolaturik. Amaiera otsailaren 19an emango zaio, Etxarri Aranazko musikari ezberdinek kultur etxean bereziki egiteko kontzertua prestatuko dute. 

 

KULTUR AGENDA 1. ZATIA

KULTUR AGENDA 2. ZATIA

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus