Etxarri Aranatz

LANGABEAK KONTRATATZEKO DEIALDIA 2016

LANGABETUAK KONTRATATZEKO 2016KO DEIALDIA (LAN POSTUA

 ZERBITZU ANITZAK- PEOIAK)

Udalak aurreikusita dauka bi langile kontratatzea,  6 hilabeterako gehienez eta lanaldi osoan. Hauek berehala hasiko dira lanean.

Langileak egingo dituzten lanak: garbiketak, zakarrontziak hustu zaborren, lekua aztertzea; desbrozeak, ibilaldiak garbitzea eta mantentzea, obra txikiak, etabar. Horretaz aparte langile batek udaletxeko beste langileei lagunduko du: adibidez kulturan.

Euskara jakitea nahitaezkoa da, lanerako hizkera euskara delako.

Izena emateko 2016ko otsailaren 15ko 12:00ak baino lehen Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Udalak hautespen probak egingo ditu:

  1. Euskarazko proba: Sakanako  Mankomunitateko teknikariek egingo dute otsailaren 17an Etxarriko Liburutegian goizeko 9:30tan. Maila B1 ahozkoa y A2 idatzita. Titulua daukanak ez du proba hau egin behar, baina titulua aurkeztu beharko du otsailaren 15ko 13:00  baino lehen.
  2. Proba teorikoa: Lanpostuaren funtzioei buruzkoak eta euskaraz. 2016ko otsailaren 24an. Goizeko 8:30 Etxarriko Liburutegian. (20 puntu).
  3. Proba praktikoa: Lanpostuaren funtzioei buruzkoak eta euskaraz. Etxarri udaleko hiltegi zaharrean. Eguna eta data proba teorikoaren emaitzarekin batera udaleko  iragarki taulan argitaratuko da. (80 puntu)

Proben emaitzak Etxarri Aranazko bulegoko iragarkian argitaratuko dira azterketaren egunean esandako datan.

Kontratua Nafarroako Gobernuak artero ematen duen dirulaguntzarekin lotuta egongo da: interes orokorreko eta sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko, toki entitateei langabeak kontratatzeko diru-laguntzak ematearen oinarrien  arabera izango da.

Gogoratzen da ezin direla kontratatu udal honek ioan zen urtean programa honekin kontratatutako pertsonak.

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus