Etxarri Aranatz

FESTETARAKO ARTISAU ETA EKOIZLEEN AZOKAN PARTE HARTZEKO IZENA-EMATE EPEA

Ekoizle eta artisau azokan parte hartzeko izen-emate epea uztailaren 26ra arte egongo da zabalik. Epez kanpo jasotako eskaerarik ez da onartuko.

Azoka Uztailaren 31an izango da, eta aukeratuak nortzuk izan diren uztailaren  28an jakinaraziko da.

E S K A B I D E A .

Parte hartzeko orduan ondorengo IRIZPIDEEK lehentasuna edukiko dute

  • Egindako lanaren kalitatea.
  • Etxarri Aranazko edo Sakanako herritarra izateak lehentasuna izango du.
  • Artisau ziurtagiria edo autonomoetan altan egotea.
  • Lan, produktu, ezberdinak eta originalak lantzea azokaren aniztasuna bermatzeko.
  • Azokan bertan norbere lanaren erakustaldia egitea, hau da lanean jarduteko aukera izatea azokak irauten duenean edota lana burutzeko egiten den prozesua ikusi ahal izatea.
  • Sortzailea eta ekoizle postuan egotea.

Aurkeztu beharreko DOKUMENTAZIOA:

  • NAN-aren fotokopia
  • Kontakturako telefono zenbakia edota e-posta
  • Artisau ziurtagiria edo autonomoetan altan egotearen ziurtagiria.
  • Norbere lanaren deskripzioa.
  • Norbere lanari buruzko azalpena. Lana hobeto ulertu ahal izateko edozein informazio gehigarri kontuan hartuko da (argazkiak, blogak, webguneak … ).
  • Postua jartzeko beharrezko neurria metrotan.

Proposamenak aurkeztu:

Proposamen guztiak Etxarri Aranazko Udalean jasoko dira e-posta, posta arrunt bidez edota eskura utzita:

Helbidea: ETXARRI ARANAZKO UDALA/ Kale Nagusia, 10/ 31.820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Telefonoak:  948460004 / 948 460930 / 606239008

E-posta: kultura@etxarriaranatz.eus

Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00

 

OHARRA: Antolakuntzak ez du estalpea jarriko, norberak bere postua estaltzeko jaima ekarri behrako du. Euriagatik sortutako kalteez ez da arduratuko Etxrari Aranazko Udala.

 

 

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus