Etxarri Aranatz

HAURRENDAKO ANTZERKI TAILERRA ASTE SANTUA

HAURRENTZAKO ANTZERKI TAILERRA, ASTE SANTUA 2011 Egunak: APIRILAK 27, 28, 29 Ordutegia:, 1.TALDEA: 17:00 - 18:00 (4-7 urte bitartekoentzat), 2.TALDEA: 18:00 - 19:00 (8-12 urte bitartekoentzat) Tailerraren helburua jolasen bitartez antzerki tekniketara hurbilpena egitea da. Tailerra guztiz ludikoa izanen da eta helburua haurrek ondo pasatzea da. Tailerrean parte hartzeko izena eman beharko da. Talde bakoitzeko gehienezko haur kopurua: 20 (Izen emate hurrenkeran eginen dira taldeak) Matrikula: 8€, Izena emateko epea: apirilaren 15a, OSTIRALA, Non: Etxarri Aranazko Udaleko kultura sailean, kultura@etxarriaranatz.com helbidean edo 948 460930 telefonoan.
ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus