Etxarri Aranatz

ETXARRI ARANAZKO FERIETAKO ARTISAU ETA EKOIZLEEN AZOKA 2016

ETXARRI ARANAZKO FERIETAKO ARTISAU ETA EKOIZLEEN AZOKA 2016

Urriaren 2an , igandea, 10:00-15:00

Ekoizle eta artisau azokan parte hartzeko izen-emate epea irailaren 16ra arte egongo da zabalik. Epez kanpo jasotako eskaerarik ez da onartuko. Azoka Urriaren 2an izango da, eta aukeratuak nortzuk izan diren irailaren  23an jakinaraziko da.

Parte hartzeko orduan ondorengo IRIZPIDEAK hartuko ditugu kontuan:

  • Egindako lanaren kalitatea.
  • Etxarri Aranazko edo Sakanako herritarra izateak lehentasuna izango du.
  • Artisau ziurtagiria edo autonomoetan altan egotea.
  • Lan, produktu, ezberdinak eta originalak lantzea azokaren aniztasuna bermatzeko.
  • Azokan bertan norbere lanaren erakustaldia egitea, hau da lanean jarduteko aukera izatea azokak irauten duenean edota lana burutzeko egiten den prozesua ikusi ahal izatea.
  • Sortzailea eta ekoizlea postuan egotea.

Aurkeztu beharreko DOKUMENTAZIOA:

  • NAN-aren fotokopia
  • Kontakturako telefono zenbakia edota e-posta
  • Artisau ziurtagiria edo autonomoetan altan egotearen ziurtagiria.
  • Norbere lanaren deskripzioa.
  • Norbere lanari buruzko azalpena. Lana hobeto ulertu ahal izateko edozein informazio gehigarri kontuan hartuko da (argazkiak, blogak, webguneak … ).
  • Postua jartzeko beharrezko neurria metrotan.

Proposamenak aurkeztu…:

Proposamen guztiak Etxarri Aranazko Udalean jasoko dira e-posta, posta arrunt bidez edota eskura utzita:

ETXARRI ARANAZKO UDALA/Kale Nagusia, 10/31.820 Etxarri Aranatz (Nafarroa)

Telefonoak:  948460004 / 948 460930 / 606239008

E-posta: kultura@etxarriaranatz.eus/  Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00

 

OHARRA: Antolakuntzak ez du estalpea jarriko, norberak bere postua estaltzeko jaima ekarri behrako du. Euriagatik sortutako kalteez ez da arduratuko Etxarri Aranazko Udala.

 

ESKAERA

 

 

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus