Etxarri Aranatz

HERRIKO TALDE ETA ERAGILEENDAKO DEIA

Mezu honen bidez deia egiten zaie bilera-gela behar duten  talde eta eragileei, maistru-maistren etxe zaharrean (Ikastolak hutsik utzitako eraikinean) bilerak egiteko gela eska dezaten.

Eskaera egiteko taldeak irabazi asmorik gabea izan behar du, eta Etxarri Aranatzen jardun behar du.

Eskaerak udaletxean egin beharko dira, 2016ko urriaren 10a baino lehen.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus