Etxarri Aranatz

ARALAR MENDIKO DOKUMENTU ETA ORDENANTZEN LIBURUA

ARALAR MENDIKO DOKUMENTU ETA ORDENANTZEN LIBURUA

ARALAR MENDIKO DOKUMENTU ETA ORDENANTZEN LIBURUA

HAR EZAZU LIBURU HISTORIKO HAU DOHAINIK

ETXARRIKO UDALETXEAN (goizez)

EDO LIBURUTEGIAN  (arratsaldez)

Aralar Elkartea 1770ko ekainaren 27an eratu zen, Aralar mendiko mugan dauden hemeretzi herri bilduta. Elkartearen xedea da Aralar mendiko ondasun komunak zaindu eta adnministratzea, betiere bere ordenantza eta araudi propioei jarraituta. Hemeretzi herri horietako biztanleak bakarrik aprobetxa daitezke ondasun horietaz.

1876an, Aralarko Elkarteak bere esku zituen agiri guztiak bildu, eta Francisco Sánchez Aso lizentziatuari enkargatu zion Aralarko Elkartearen liburua argitaratzea. Liburua 1869 urtean inprimatu zen, Tuteran. Baina denborarekin ia ale guztiak desagertu egin ziren.

José María Satrustegik bere artxiboan gordea zuen ale bati esker, liburua digitalizatu eta kontserbatu ahal izan da, eta  Aralar Elkarteak liburu historiko berritua argitaratu ahal izan du.

Etxarri Aranatz Aralar Elkarteko kidea izanik, Etxarriar guztiok liburu hau dohainik eskuratzeko aukera bikaina dugu. Har ezazu zure liburua dohainik Etxarriko Udaletxean goizez, edo Etxarriko liburutegian arratsaldez.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus