Etxarri Aranatz

KANPOZELEIKO LIZTORREN KABIA

Udalak kontsultak egin ditu Kanpozeleiko liztorren kabia dela eta, ondorioztatuz kabi horrekin ez dagoela zertan kezkatu.

 

Liztorren kabiek neguan ez dute aktibitaterik  izaten, eta tenperaturek behera egin dutenetik ez dago ziztada arriskurik.

 

Gainera, normalean, behin negua pasatuta liztorrak ez dira kabi berera bueltatzen. Beraz,  printzipioz ez da arriskurik sortuko kabi horrekin.

 

Behin negua pasatuta kabia arazoak sortzen hasten bada, orduan interbentzio bat egitea baloratuko da.

 

Barkatu eragozpenak.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus