Etxarri Aranatz

ERRALDOI BERRIAK EGITEKO IDEIAK BEHAR DITUGU

 

Etxarriko Udaleko Kultura Zerbitzuak erraldoi berriak egiteko asmoa dauka, festetan eta ospakizunetan erabiltzeko. Izan ere, gaur egun festetan erabiltzen diren erraldoiak kanpotik alokatzen dira, Udalak propiorik ez daukalako, nahiz eta Etxarrin erraldoiak ateratzeko tradizioa aspaldikoa izan. Asmoa da erraldoien bidez Etxarriko pertsonaiak irudikatzea, edo etxarriarrendako esanguratsuak izan daitezkeen pertsonaiak baliatzea. Mezu honen bidez etxarriar guztiei ideiak emateko proposamena zabaldu nahi diegu.

Zein pertsonaia proposatuko zenituzke erraldoiak egiteko?

Idatzi kultura@etxarriaranatz helbidera edo hots egin 948 460930 / 606 23 90 08 telefonoetara

Etxarri Aranazko Kultura Zerbitzua

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus