Etxarri Aranatz

ETXARRIKO UDALA INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA EGITEN HASIKO DA

ETXARRIKO UDALA INKESTA SOZIOLINGUISTIKOA EGITEN HASIKO DA

ASTELEHENETIK AURRERA 325 ETXARRIARREK TELEFONO-DEIAK JASOKO DITUZTE

 

Etxarriko Udalak herriko egoera soziolinguistikoaren azterketa egingo du teléfono bidezko inkesten arabera. Ezarri den lagina 325 lagunekoa da. Hortaz, astelehenetik aurrera 325 etxarriarri telefono bidez deituko zaie, euskara gaitasuna, euskararen erabilera eta euskara sustatzearekiko iritziei buruz galdetzeko. Bestetik, berrikuntza moduan, galdeketan hitaroaren erabilerari buruzko galderak sartu dira, eta baita ere Etxarriko euskararen erabilerari buruzkoak. Datuak hiru adin-tarteren arabera aztertuko dira ( gazteak 16-24 urte/ helduak 25-64 urte/ zaharrak 65 urtetik aurrera), eta sexuaren arabera (gizon/emakume).

Azterketa Maialen Ijurra euskal filogogia ikasleak burutuko du praktika moduan, Etxarriko Udalaren,  UEMAren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen artean egindako hitzarmen baten bidez. Lanak UEMAk koordinatuko ditu, Udalarekin batera. Gogoan izan behar dugu Nafarroako Gobernuak egin zuen azken inkesta soziolinguistikoan (2011) ez duela herriz herrikako daturik eman, eta beraz, Etxarriko azkeneko datuak 2001ekoak direla.

Behin inketa amaituta, azterketaren  bigarren faseari ekingo zaio.  Etxarrin esparruz esparru dagoen euskarazko eskaintza aztertuko da, arlokako lanketa eginez. Horrela, normalizazio ikuspegitik egon daitezkeen aktuazioak definitu ahalko dira.

Mila esker laguntzeagatik!!

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus