Etxarri Aranatz

LANGABETUAK KONTRATATZEKO 2017KO DEIALDIA

Etxarri Aranazko udalak Nafarroako Gobernuko Enplegu Zerbitzuak ateratako diru laguntza deialdi baten bitartez herriko  langabetuak kontratatu behar ditu (2014/2016 Ebazpena).

Bi (2) edo lau (4) persona  kontratatuko dira 6 hilabeterako.

LANGILEEN EZAUGARRIAK:

a) Errenta bermatua jasotzen duten pertsonekin, edo gutxienez ere %33ko desgaitasuna frogatzen dutenekin, edo genero indarkeriaren biktima diren emakumeekin.

b) Emakumeekin izenpetutako kontratuengatik.

c) kontratuak izenpetzeagatik 45 urtetik gorako gizonekin edo iraupen luzeko langabeak diren 30 urtetik gorakoekin (gutxienez 12 hilabetez langabezian enplegu agentziak inkesta egiten duen egunaren aurreko 18 hilabetean). Gehienez C taldeko bi pertsona kontratauko dira

--BALDINTZAK: Zerbitzu anitzetako-peoi kategoria daukaten pertsonen zerrenda Udalak aurreikusita dauka, 2017an lanean hasteko, langileak kontratatzea lanaldi osoan eta 6 hilabeterako gehienez. Ziuraski lau langile izango dira. Batzuk berehala hasiko dira lanean eta beste batzuk uda aldera.

EUSKARA:Langileak euskaraz jakin beharko du, lanako hizkera euskara izango baita.

FUNTZIOAK: Langileak egingo dituzten lanak: garbiketak, zakarrontziak hustu zaborren, lekua aztertzea; desbrozeak, ibilaldiak garbitzea eta mantentzea, obra txikiak, etabar. Horretaz aparte langile batek udaletxeko beste langileak lagunduko ditu (kulturan aribidez).

EPEA:Izena emateko 2017ko otsailaren 15ko 14:00ak baino lehen Altsasuko Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

 

HAUTESPEN PROBAK: Udalak hautespen probak egingo ditu:

  1. Euskarazko proba: Sakanako  Mankomunitateko teknikariek egingo dute otsailaren 20an Etxarriko Liburutegian goizeko 9:30tan. Maila B1 ahozkoa y A2 idatzita. Titulua daukanak ez du proba hau egin behar, baina titulua aurkeztu beharko du otsailaren 15ko 12:00  baino lehen.
  2. Proba teorikoa: Lanpostuaren funtzioei buruzkoak eta euskaraz. 2017ko otsailaren 21ean. Goizeko 9:30 Etxarriko Liburutegian. (20 puntu)
  3. Proba praktikoa: Lanpostuaren funtzioei buruzkoak eta euskaraz. Etxarri udaleko hiltegi zaharrean. Eguna eta data proba teorikoaren emaitzarekin batera udaleko  iragarki taulan argitaratuko da. (80 puntu)

Proben emaitzak Etxarri Aranazko bulegoko iragarkian argitaratuko dira azterketaren egunean esandako datan.

KONTRATUA: Kontratua Nafarroako Gobernuak artero ematen duen dirulaguntzarekin lotuta egongo da: interes orokorreko eta sozialeko obra eta zerbitzuak egiteko, toki entitateei langabeak kontratatzeko diru-laguntzak ematearen oinarrien  arabera izango da.

Gogoratzen da ezin direla kontratatu udal honek ioan zen urtean programa honekin kontratatutako pertsonak.

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus