Etxarri Aranatz

ARGI MOZKETAK DIRELA ETA ERREKLAMAZIOAK EGITEKO AUKERA

Otsailaren 2ko eta 3ko argi-mozketak direla eta, Etxarriko Udala Iratxe Kontsumitzaileen Elkartearekin harremanetan jarri da, mozketa horiek sortutako kalte-ordainak erreklamatzeko.

Beraz, udaletxeko bulegoan eskura dago” IBERDROLA DISTRIBUCIONES ELÉCTRICAS” enpresari kalte-ordainak eskatzeko erreklamezio-orria.

Erreklamazioa tramitatatu nahi duten herritarrek kopia bat udaletxean utzi dezatela. Udalak erreklamazio guztiak bildu, eta Iratxe Kontsumitzaileen Elkartearen bidez tramitatuko ditu. 

 Bestalde, informatzen dugu Udalak IBERDROLA DISTRIBUCIONES ELÉCTRICAS enpresari kexa formala egin diola, ez zuelako mozketa egon behar zirenik informatu, ez Udalari,ezta herritarrei ere.

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus