Etxarri Aranatz

ALDEZ AURREKO KONTSULTA:EZKONTZA ZIBILAK ETA HILDAKOEN ALDEKO AGURRAK EDO OMENALDI ZIBILAK ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA.

ORDENANTZAREN TESTUA

         Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 133.1 artikuluak ezartzen duenez, lege baten edo erregelamendu baten proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren web-atariaren bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauaren eraginpean gerta litezkeen  subjektuek  eta  erakunderikordezkagarrienek puntu hauei buruz:

1.-) Ekimenarekin konpondu nahi diren arazoak.

2.-) Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.

3.-) Arauaren helburuak.

4.-) Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.

          Dokumentu honen helburua da horri erantzutea, eta Etxarri Aranazen Ezkontza zibilak eta hildakoen aldeko agurrak edo omenaldi zibilak arautzen duen Ordenantzaren gaineko aldez aurreko kontsultarako oinarri izatea, halako moduz non arauaren hartzaile izan daitezkeenek, eta herritarrek oro har, aukera izan dezaten parte hartzeko eta ekarpenak egiteko.

          Erakundeek gizarte ez-konfesional eta laiko bateko pertsonen eta komunitateen askatasun ideologikoa eta erlijiosoa bermatu behar dute, aukera berdintasuna eskainiz. Era berean, badakigu ideologia, erlijio eta kulturaren aldetik aniztasun handiko gizartea dela gurea, eta gizarte anitz honetan bere ohitura eta ekitaldi sozialak adierazteko modua aldatzen ari dela etengabe.

         Gaur egungo gizartean ezinbestekoa da ezkontza zein hildakoen aldeko hileta edo omenaldi zibilak egiteko aukera ematea, erlijiorik gabe bizitzea hautatu duten pertsonen omenez ospakizun duin eta pertsonalak egin ahal izateko, zenduaren bizitza-ikuskeraren arabera, alegia.

         Gure gizartean, eta geure herrian bertan, erlijio desberdinek beren hildakoei agur esateko ospakizun liturgikoetarako toki edo tenpluak dituzten moduan, Etxarri Aranazko Udalari dagokio egunetik egunera handitzen ari den eskaera sozial bati erantzutea.

        Beraz, ordenantza honen helburua da arautzea, alde batetik Etxarri Aranazko ezkontza zibilen ospakizunak, eta bestetik familia, lagun, erakunde edota entitateek beren hildakoei egindako omenaldi edo azken agurrak.

            Ez da aurreikusten izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile edo ez-erregulatzailerik.

Dokumentu hau interesdunen eskura jartzen da Etxarri Aranazko Web orrian, hala ezartzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 133 artikuluko 1. eta 4. idatz-zatiek.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus