Etxarri Aranatz

DIRU LAGUNTZA DEIALDIA: KATTUKA HAUR ESKOLAN 0-2 ZIKLORAKO FAMILIEI

Deialdi honen xedea da Kattuka zentroan 0-3 zikloan matrikulatuta dauden 0 eta 2 urte bitarteko haurren familiei diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea. Diru-laguntzak lehia bidezko prozedurari jarraikiz emango dira, eta haien xedea da familia eta erreferentziazko zentro publiko batean derrigorrezkoa ez den hezkuntza bateratzen lagundu eta sustatzea. Izan ere, Kattuka herritik kanpo egon arren, inguru hurbilean dago eta zerbitzu zabalak izateaz gain, herrian eskaintzen diren zerbitzuentzako beharrezko osagarria da — orain arte, herriaren eta zentroaren artean lankidetza-hitzarmena zegoen zentroa finantzatzeko—.

  • Eskaerak aurkezteko epea 2017ko urriaren 17an bukatuko da.

DEIALDIA

ESKAERA ORRIA

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus