Etxarri Aranatz

PARTE HARTZE-PROZESUA: ETXARRIKO MENDI ANTOLAKUNTZA PROIEKTUAREN PLAN BEREZIA

PARTE HARTZE-PROZESUA: ETXARRIKO MENDI ANTOLAKUNTZA PROIEKTUAREN PLAN BEREZIA

Etxarri Aranazko Udalak Etxarriko Mendi Antolakuntza Proiektuaren Plan Berezia onartzeko parte hartze prozesu bat bultzatu du. 2015ean izandako parte hartze prozesuari esker Mendi Antolakuntza Proiektuaren oinarriak ezarri ziren. Oraingoan, proiektu horren Plan Bereziak jasotzen dituen neurriak plazaratuko dira herritarren ekarpenak jasotzeko.

Batzarrak Etxarriko Kultur Etxean egingo dira, irailaren 14an eta urriaren 15an 20:00tatik 22:00tara. Lehenengoan Plan Bereziaren oinarriak aurkeztuko dira eta partaideen ekarpenak jasoko dira. Ondoren, Plan berezia herritarren eskura egongo da Udaletxean ekarpen berriak plazaratzeko. Bigarren saioan jasotako ekarpenen balorazioa egingo da.

ETORRI ETA PARTE HARTU ETA ZURE PROPOSAMENA AURKEZTU!

Proposamenak aurkezteko orria

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus