Etxarri Aranatz

OTSAILETIK AURRERA ETXARRI ARANAZKO BASOKO PISTETAN KOTXEZ SARTZEKO TXARTELA BEHARKO DA

OTSAILETIK AURRERA ETXARRI ARANAZKO BASOKO PISTETAN  KOTXEZ SARTZEKO TXARTELA BEHARKO DA

Informazio gehiago: urtarrilaren 31n, 18:30ean, Batzar Informatiboa Kultur Etxean

 

Etxarriko basoaren antolamendu berria egiteko egin zen parte hartze prozesuaren ondorioz, basoko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza berri bat onartua zen, eta otsailean jarriko dela indarrean. Araudi horren arabera, 2018ko otsailetik aurrera basoko pistetan ezin izango dira baimenik gabeko ibilgailuak sartu (San Adrian, Auntzetxe eta Epeleko bideak). Ordenantza hori www.etxarriaranatz.eus gunean aurkitu deiteke, eta baita ere udal-bulegoan.

Bertan zehazten den moduan, baimena turismo-ibilgailu hauen jabeek eskatu ahalko dute:

•Etxarrin erregistratutako kotxeak.

•Etxarrin erroldatutako herritarren kotxeak.

•Etxarrin etxea duten edo alokatuta duten herritarren kotxeak.

•Bestelako arrazoiengatik basoan sartu beharra justifikatua duten ibilgailuak.

Beraz, basoan sartzeko baimena duten ibilgailuen jabeek txartela udaletxean eskuratu beharko dute dagoeneko etxean jaso ez badute. Txartel honek 2018rako balio du, eta hortik aurrera txartela berritu nahi duenak, urtero udal-bulegora jo beharko du urteko zigilua berritzera. Txartel hau besterenezina da, eta dagokion ibilgailurako bakarrik balio du. Oso garrantzitsua da txartela ibilgailuan agerian egotea, matrikula-zenbakia ongi ikusteko moduan, isunik ez jasotzeko

Bestalde, kontuan hartu kotxeak bide ertzean ongi aparkatuta utzi behar direla, inori trabarik egin gabe. Debekatua dago, hortaz, ibilgailuak ezpondetan uztea, bide erdian,  bihurguneetan, edo ikusgarritasun gutxiko aldapetan.

Eta amaitzeko, gogoan izan, baita ere, denon artean gure basoa zaindu behar dugula, eta debekatuta dagoela basoan zaborra uztea, sua egitea, animaliak eta landaredia izorratzea, edo bestelako kalteak eragitea.

Informazio zehatzagoa jasotzeko, edo zalantzak argitzeko, etor zaitezte urtarrilaren 31n,  18,30ean,  Kultur Etxean egingo den Batzar Informatibora.

ETXARRI ARANAZKO UDALA

 

 

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus