Etxarri Aranatz

ENEKA MAIZ ZINEGOTZIA UEMA-ko ZUZENDARITZAN IZANEN DA.

www.guaixe.net web gunetik hartutako testua:

 

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) larunbatean berritu zuen zuzendaritza. Herri euskaldunak biltzen dituen erakundeko lehendakari berria Maren Belastegi bergararra izanen da. Harekin batera, UEMAko zuzendaritzan bederatzi kide izanen dira. Horien artean dago Eneka Maiz Ulaiar zinegotzi etxarriarra. UEMAk populazioaren %70etik gora euskaldunak dituzten udalerriak biltzen ditu. Horien artean daude Arbizu, Etxarri Aranatz eta Urdiain. UEMAren helburua da gune euskaldunetan euskararen erabilera arlo sozial guztietara zabaltzea eta udal euskaldun guztiekin euskara nagusi izango den lur-gunea antolatzea. Izan ere, UEMAko kideek uste dute euskarak, biziko bada, berez nagusi izango den lur-gunea behar duela. Horregatik, Mankomunitatean bildu diren udalak hizkuntz planifikazio aurrerakoia egiten ahalegintzen dira, beti ere, euskararen erabilera sustatzeko.

ETXARRI ARANAZKO UDALA
Kale Nagusia 10 · 31820   Etxarri Aranatz [NAFARROA] · T. 948 460 004 · F. 948 460 586 · udala@etxarriaranatz.eus